Hondeamakinak Tabakaleran hartu dute ostatu, berritze lanei hasiera emateko. (Argazkia:Mikel Goñi).
Atzeratze eta azken orduko aldaketen ondoren, hasi dira Tabakalera berritzeko lanak. Lanen arduradunek atzo sinatu zuten obren hasieraren akta, langileek lanen hesiak jartzeari eta lehen eraisteari ekiten zioten bitartean. Harrituta azaldu ziren hainbat egiatar, goizean, hondeamakinak Tabakaleraren atarian ikustean. «Lanak hasi dituzte… azkenean!», bezkalakoak esaten zizkioten elkarri Egiako parkearen atean zeuden bi jubilatuk. Hain zuzen ere, krisiaren eraginez, tabako fabrika ohiaren egitasmoa aldatzeko beharrak hasiera atzeratu baitu.
Lanei irteera ofiziala ematen dien dokumentuaren sinatzean, besteren artean, Jon Montero arkitektoak hartu zuen parte eta pozik azaldu zen gertaerarekin. «Espero dut lau urteko bidaia honetan aparteko arazorik ez izatea», gaineratu zuen berritzearen gidariak.
Lanak atzo bertan hasi baziren ere, arduradunek azaldu zutenez, baliteke lehen
Lehen fasean kanpoko biltegiak bota eta Tabakaleraren barrualdea egokituko dituzte. (Argazkia: Mikel Goñi).
egunetan kanpoaldean mugimendu gutxi ikustea, hastapenean ingurunea hesitu eta botatze lanak prestatu egin behar izaten baitira. Tabakalera inguratzen duten bi biltegi eraitsiko dituzte eta eraikin nagusian garbiketa eta egokitze lanak egingo dituzte.
Lanak hasi, hasi dira eta epea zehaztu dute: lau urteetan bukatzea. Auzotarrek izango dute esandakoak betetzen diren ikusteko aukera. Dagoeneko, has