Alquezar omenduko dute
Vasco de Camping elkartearentzako Jesus Mari Alquezarrek urte askoan egindako lana eskertzeko, omenaldia egingo diote klubeko kideek maiatzaren 6an. Alquezar CVCko presidentea izan da azken 24 urteetan eta bere bidea bukatutzat eman ostean, aurten lekukoa eman dio Txema Garayri.
Esan bezala, maiatzaren 6an egingo diote omenaldia, 19:00etan, Groseko Okendo kultur etxean. Ondoren, 21:00etan afaria egingo dute Ondarretako Tenis jatetxean.