Mihiluze saioko langileek eraman zuten lekukoa Korrika 17ren azken kilometroan. (Argazkia: Mikel Goñi).
Hitz berri batek bere lekua egin du euskaldunon hiztegian. Euskaltzaindiak ez du oraindik onartu
euskalakari terminoa, baina bere definizioak 2.507 kilometroko ibilbidea egin du AEK-k antolatzen duen Korrikaren lekukoaren barruan gordeta. Honi onespena emateko milaka euskaltzale bildu ziren igandean, hiriko kaleetan.
Añorga aldetik sartu zen ezkutuko hitza hiriaren eremuan. Nahiz eta goizeko 08:30ak ziren, zain zuen jendea. Antigua zeharkatuta, Kontxa aldean, Bartzelona, Erroma, Paris eta Suitzako euskal etxeen ordezkariek hartu zuten lekukoa. Hauen eskuetatik, 2449. kilometroan, Irutxuloko Hitza-ko langileek eman zioten babesa. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Artzain Onaren parean ezkutuko hitzak EITBko beharginen eskuetara egin zuen salto, eta horrela jarraitu zuen, eskuz esku: Parte Zaharra, Gros, Egia…
Lau ordu eta pikoz ibili zen gordetako hitza Donostiako kaleetan gora eta behera. Iragarrita zegoenez, lekukoa Bulebarrera 12:30etan iristekoa zen. Hala ere, hirian zain zegoen jendetzak ordutegia atzeratzea ekarri zuen.
Milaka pertsona zeuden Bulebarrean, hiztegira sartu nahi duen hitzaren zain. Bere definizioa telebistako Mihiluze saioko lantaldea zekarren, hauek iaioak baitira hitzen esanahiak maneiatzen. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebista aurkezleek irakurri zuten ezkutuko esanahia: «Euskalakaria dira Edurne eta Mohamed (..) Euskalakari dira arauak eta hiztegiak prestatzen orduak ematen dituzten euskaltzainak eta EGA titulua atera ezinik dabilen Mireia (…) Euskalakaria da…». Finean euskalakariak dira munduan euskaraz bizi nahi dutenak eta mundua euskaraz bizi dutenak. Euskalariak dira ere, igandean, Trini-ko kontzertuetan abesten edota Konsti-an, bere kabuz, dantzan aritu zirenak. Lerro hauek irakurtzen ari zaren zu ere euskalakaria zara.
———————
Hamaika euskalakari ikusteko aukera eman zuen igandeak.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Mihiluze saioko langileek eraman zuten lekukoa Korrika 17ren azken kilometroan. (Argazkia: Mikel Goñi).
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-