Liburuaren Eguna ospatuko dute, baina ez da azokarik izango Gipuzkoa plazan
Apirilaren 23a ez da liburu saltzaileentzako data egokia izango aurten. Aste Santuko oporretan izango dira irakurzale gehienak, eta beraz, Liburu saltzaileen Elkarteak Gipuzkoa plazan antolatu ohi duten azoka bertan behera uztea erabaki du. Apirilaren 23a baino lehenago edo beranduago egitea ere pentsatu dutela azaldu du Andoni Arantzegik, arduradunak: “Duela urte batzuk proba egin genuen, eta emaitza ez zen batere ona izan. Ez dira abentura berriak probatzeko garai onenak”. Liburuaren Eguna egunez aldatzen baduzu jendea nahastu egiten da, eta horrek ez dakar ezer onik». Liburuaren Egunak ez du ohiko oihartzuna izango, baina liburu saltzaileek euren dendetan ohiko %10eko deskontua egingo dute argitalpen guztietan. Egun horretan euskaraz eta gaztelaniaz gehien saldutako liburuen egileek eskuratuko dute Euskadiko Zilarrezko Saria.