Titulua lortzeko borrokan egongo da Reala
Realaren belar hockey taldeak dagoeneko itxi du Liga erregularra, Emakumezkoen Espainiako Ohorezko Mailan. Azken partidan 1-2 galdu zuen Club de Camporen aurka, beraz, tituluarengatik borrokatzeko play offean, Poloren aurka jokatuko du, final aurreko partida. Lehen partida hori maiatzaren 8an izango da, Bera Beran eta bigarren maiatzaren 14ean, Bartzelonan. Hirugarren partida baten beharra egon ezkero, hurrengo egunean jokatuko dute, Bartzelonan bertan.