Rolands Freimanis Donostia Arenan (Argazkia: Lagun Aro)
Letoniako Rolands Freimanis jokalaria fitxatu du Lagon Aro GBCk, denboraldia bukatu bitarte. Freimanisek 23 urte ditu, 2’07 metro neurtzen du eta hegal-pibota da. Urrezko LEB Mailan jokatzen ari zen, Huescan. Aurtengo denboraldian, 33 partida jokatu ditu eta honakoak izan dira bere batezbestekoak: 19’1 minutu, ia %60 biko saskirateetan eta partidako 4’4 errebote. Atzo gauean iritsi zen jokalaria Donostiara eta gaur bertan taldearekin egingo du entrenamendu saioa, Donostia Arenan.