Troitiño Espainiaratuko dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro ere Antton Troitiño intxaurrondotarra atxilotzeko agindua eman zuen atzo. Aurreko astean geratu zen libre Troitiño, baina atzo epaileek berriro atxilotzeko erabakia hartu zuten. Espainiako Polizia Troitiñoren etxera joan zen atzo bertan, baina ez zuen han aurkitu. Azken albisteen arabera, Espainiako Poliziak Frantzian “aurkitu” duela dio eta Euroagindua egiten ari dela, Espainiaratzeko.
Zehazki, 24 urtez egon da preso Troitiño, ETAko kide zela egoitza. Ustekabean geratu zen aske, espetxean egindako urteek zigorra zenbatzerakoan duten balio bikoitzagatik. Orain, beste sei urtez sartu nahi dute preso, 2017ko urtarrilaren 17a arte.