Eguerditik ari dira igarotzen ibilgailuak Ospitaleak, Martutene eta A-8a lotzen dituzten errepide berrietatik. (Argazkia: Mikel Goñi).
Ehundaka oinezkok Martuteneko biribilgunetik Miramonera eta ospitaletara doan errepidea estreinatu zuten atzo goizean. Gaur, berriz, autoentzako zabaldu dute bidea, eguerdiko ordubietan. Aldundiko arduradunen hitzetan, orain arte Anoeta, Amara eta Karlos I. kalea igarotzen zituzten 15.000-20.000 auto inguru berbideratuko ditu errepide berriak. Gainera, Gipuzkoako gainontzeko herrietatik datozen biztanleentzat erosoagoa izango da bidea berria, hainbat semaforo eta auto ilara ekiditeko aukera izango baitute.