Gipuzkoako Txapelketa lortu gabe geratu da Urki
Ur-Kirolaken zortziko seniorra denboraldi ona osatzen ari da, eta, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan maila baduela erakutsi du. Izan ere, asteburuan Orion lehiatu ziren Gipuzkoako bost zortzikoak eta Hondarribia, Orio eta Urki zortzi segundoko tartean sartu ziren. Hondarribia izan zen txapelduna, 4 minutu 54 segundo eta 92 ehuneneko denborarekin. Orio bost segundo beranduago iritsi zen. Urkiko ontzia, berriz, hirugarren postuan geratu zen: 5:02:52. Donostia Arraun Lagunakeko zortzikoa ere izan zen txapelketan, baina behin sailkatze estropada jokatuta, kanpoan geratu zen.
GIPUZKOAKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETA: ZORTZIKOAK
Sailkapena:
- Hondarribia. 4:50:23 / 4:54,92
- Orio. 4:52:93 / 4:59,72
- Ur-Kirolak. 4:51:02 / 5:02,52
- Santiagotarrak. 4:50:33 / 05:03,13
- D. Arraun Lagunak. 4:56:33. Sailkatze estropada jokatu eta kanporatua geratu zen.