Bilduren legalizazioa eskatuko dute
Elkarretaratzea egiteko deia zabaldu du Donostiako Bilduk (EA, Alternatiba eta norbanako independenteak), koalizioaren legalizazioaren alde. Gaur bertan elkartuko dira, 19:30ean, Donostiako Udalaren aurrean. “Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez!” izango da leloa.