Cobra eta Trumbo taldeak, Dokan
Harrobia Lantzen ekimenak rock eta stoner gaua prestatu du ostiralean, maiatzaren 6an. Berri Txarrak edota Kokein taldeko kideek osatutako Cobra laukotea izango da Dokan. Urtarrilean argitaratutako Thriller! diskoa aurkeztuko dute bilbotarrek zuzenean. Gasteizeko, Trumbo rock stoner hirukoa ere izango da eszenatokian. Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrerak 5 eurotan izango dira salgai.