Hate Eternal taldea.
Metal musika gogorrenaren zaleentzako gaua prestatu dute ostiralean, Larratxo kultur etxean. Floridako Hate Eternal death metal taldea izango da izarra; ‘Phoenix amongst the ashes’ disko berria aurkeztuko dute. Alemaniako Obscura, Japoniako Defiled eta Kanadako Beneath the Massacre taldeek ere joko dute. Jaialdia 20:00etan hasiko da eta sarrerak 10 eurotan izango dira salgai.