Albenizek marka berria hautsi du, Altzan
Altzako Herri Bira jokatu zuten jokatu zuten asteburuan eta 50 korrikalarik parte hartu zuten. Mikel Albeniz egiatarra izan zen txapelduna eta marka berria hautsi zuen, gainera, 26 minutu eta 14 segundoko denborarekin. Zortzi kilometroko lasterketako bigarrena, Ibai Alba izan zen (26:14) eta hirugarrena, berriz, Tolosako Iker Pagola (27:26). Emakumezkoetan, Hondarribiako Kritina Markaide izan zen lehena (34:25). Abdelkader Ahmed (28:15) ere saritu zuten, lehen altzatarra izateagatik.