Futbola Udan 2011 antolatu dute Añorgan
Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak Futbola Udan 2011 antolatu du, gaztetxoentzat. Bi txanda egingo dituzte, bata ekainaren 27tik uztailak 8ra eta, bigarrena, uztailaren 19tik 29ra. Entrenamenduak astelehenetik ostiralera egingo dituzte, 9:00etatik 13:00etara. Bertan, futbolaren oinarrizko teknika eta taktika garatuko dituzte, jolasen eta denbora pasen bitartez. Izena eman nahi duenak hiru bide ditu: telefono bidez (943-36 37 91 edo 615763249), faxez (943-37 06 60) edota e-postaz idazkaritza@anorgakke.org.