Hautagaiak euskaldunak izatea «oinarrizkoa» dela dio EHEk
Hautagaiak euskaldunak izatea «oinarrizkoa» da Euskal Herrian Euskaraz taldearen iritziz. «Nekez uler daiteke hautagai batek euskarari lehentasuna ematea, norberak bere egunerokoan bertako hizkuntzan bizi gabe eta lehentasuna eman gabe». Hori dela eta, «euskaraz bizitzearen alde» egin duten hautagaien aldeko botoa ematera deitu ditu EHEk herritarrak.