Kirol ikastaroen eskaintza zabala dauka Bera Berak udararako
www.donostiakirola.org webgunea kontsulta daiteke. Bestela, 943-000 853 telefonora deitzeko aukera ere badago. Edonola ere, komenigarria da lehenbailehen izena ematea, azken orduko ezusterik ez izateko.
BERA BERAREN UDAKO KIROL IKASTAROAK:
Izena ematea. www.donostiakirola.org webgunean edota 943-000 853 telefonoan egin daiteke. Ostegunean bukatuko da aurretik izena emateko epea eta maiatzaren 15an zozketa egingo dute.
Ordainketa. Maiatzaren 16-19 bitartean egin beharko da. pBigarren aukera. Tokia geratuz gero, maiatzaren 25ean izena emateko aukera egongo da: www.donostiakirola.org-n edo Manteo kiroldegian.
Prezioa. Iraupenaren arabera asko aldatzen da prezioa, baita bazkaria ordaintzearen arabera ere. Egun solteak, asteak edo hamabostaldiak ordain daitezke.
Kirolak. Mendi bizikleta, patinajea, arrantza, tenisa, hondartza boleibola, skate, long skate, golf indoor, hondartza errugbia, arrauna, body board eta surfa.
Adina. 3-5, 6-9, 10-12 eta 12-16 urte arteko haurrak. 16-29 urte bitarteko gazteak eta 30 urtetik gorako helduak.
Bera Bera Kirol Elkarteak udako ikastaroak antolatu ditu aurten ere. Atzo bertan zabaldu zuten aurre izena ematea eta osteguna izango da azken eguna. Izan ere, izena ematen dutenen artean, zozketa egingo dute. Lekua geratuz gero, maiatzaren 25ean egongo da berriz saiatzeko aukera. Zehazki, 3-16 urte bitarteko haurrentzat, 16-29 urte arteko gazteentzat eta 30 urtetik gorakoentzat zuzendutako ikastaroak daude aukeran. Beraz, ez dago datozen hilabeteetan geldirik egoteko aitzakiarik.
Ikastaroen lehen txanda segituan hasiko da, ekainaren 27an, eta azken ikastaroaren azken eguna irailaren 2a izango da. Hala, hamabostaldietan banatuak egongo dira, baina ordainketak eguneko, asteko edo hamabostaldiko egiteko aukera egongo da.
Betikoak eta berriak
Haurrentzako aukeran dauden kirolen artean, orain arte eskaini izan dituztenak ez dira faltako: mendiko bizikleta, arrantza, tenisa, hondartza boleibola, skatea, golf indoor, hondartza errugbia, arrauna, body boarda eta surfa. Gainera, zenbait kiroletan, ikastaro aurreratuak eskainiko dituzte eta kirol berriak ere badaude zerrendan: patinajea, long skatea eta surf hobekuntza. Gazte eta helduei zuzendutako ikastaroak gutxiago dira. Hala ere, badago non aukeratu: surfa, surf aurreratua, surf hobekuntza, body boarda, golf indoor, boleibola eta long skatea.
Ikastaroen inguruko informazio gehiagorako edota izena emateko,