Maika Makovski, Gazteszenan
Ostegunean hiru musika proposamen jasoko ditu Gazteszenak. Mallorkako Maika Makovski abeslaria, Ainara Legardon eta Mobydick izango dira zuzenean, 20:00etan. Makovski New Yorken bizi izan da urte luzez, eta Bartzelonara itzuli berri da. Hirugarren diskoa argitaratu berri du. Legardonek, berriz, ‘We once wished’ lana aurkeztuko du. Mobydick kantautore getxotarraren zuzenekoarekin hasiko da emanaldia.