Urumea «biziberrituko» duela agindu du PPko Ramon Gomezek
Urumea ondotik ibili zen atzo Ramon Gomez PPko alkategaia eta «biziberritzeko» premia duela adierazi du. Era horretan, ibai bazterrean parke bat sortuko duela agindu du. «Ingurua txukundu, dragatu, berdeguneak egokitu, kirolerako eremuak zabaldu eta bidegorriak» jarriko dituela esan du.
Bestalde, hauteskunde kanpainan alderdien arteko hitzarmenak alde batera utzi eta Donostiari buruz, «haren etorkizun eta proiektuez bakarrik» ariko direla esan du Gomezek.