Anoeta birmoldatzeko beharra plazaratu du EAJk
Eneko Goia EAJko alkategaiaren ustez, «beharrezkoa da» Anoetako kirolgunea sakonean birmoldatzea. Futbol zelaia ez ezik, Atano III pilotalekua, Gaska kiroldegia eta belodromoa ere berritu behar direla gaineratu du. Trinkete berria eraikitzearen aldekoa da EAJ, halaber. Eneko Goiaren hitzetan, «Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Realak eta beste kirol federazioek akordio handi bat lortu behar dute datorren hamarkadan gune osoa sakonean eraberritzeko».