Ibilgailuen bizikidetza bermatzea du UPyDk helburu
Nicolas de Miguel UPyD taldeko hautagaiak oinezko, autoen eta bizikleten arteko bizikidetza bermatu nahi du. Horretarako hainbat proposamen egin dituzte. Lehentasuna, halere, oinezkoek izan behar dutela adierazi du. Bestetik, txakurrentzako eremuak baliatuko dituztela esan du UPyDko hautagaiak.