Aldundi berriarentzat hainbat proposamen aurkeztu ditu elkarteak
Bizikletaren erabilera sustatzen duen Kalapie elkarteak foru hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiei hainbat proposamen eta eskaera egin dizkie garraio iraunkorraren alde. Besteak beste, Gipuzkoako Bizikleta Bideen plan sektoriala behin betiko onartzea eskatu die. Aldundiak udalei bidegorri sarearen zabaltze eta mantentze lanetan diru babesa ematea eskatu du Donostiako bizikleta zaleen elkarteak.