Bidegorri sarea industriagune guztietara heldu behar dela iradoki du Aralarrek
Garraio pribatuaren lekuan, garraio publiko, iraunkor eta eraginkorra gailen dadin, Aralarreko zerrendaburu den Ainhoa Beolak hainbat proposamen egin ditu. Bidegorri sarea industriagune guztietara heldu behar dela eta bizikletak alokatzeko guneak auzo gehiagotara, hiriko sarreretara, ospitaleetara eta industrialdeetara zabaldu behar direla iradoki du. Horietan guztietan, gainera, gurpilak puzteko doako guneak jarri beharko liratekeela esan du Beolak.
Trenari dagokionez, topoaren egungo ibilbidea hobetu eta maiztasunak handitzea ezinbesteko deritzo Aralarri. Txartel bakarra eta tarifikazio bakarra garraiobide guztietan nagusitu dadin, lanean jarraitu behar dela uste du Beolak, era berean.