San Telmo Senegal bihurtuko da asteburuan
San Telmo Museora gerturatuz gero, Senegalen inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Larunbatean eta igandean Afrikako herrialdeko musika, artea, dantza eta pintura ezagutuko dute.
Museoko patioa, klaustroa eta Zuloaga plaza Senegalen erakusleiho bihurtuko dira. Zuloaga plazako emanaldiak doakoak izango dira, eta 20:00etatik aurrera Museoan egingo dituztenak ere bai. Larunbatean, 17:00etatik aurrera eskulangintza, merkatua, pintura erakusketa, moda desfilea eta Abdou Snow eta Mussa Molo musikarien kontzertua izango da ikusgai. 20:00etan, museoko patioan Senegalgo gastronomia dastatu ahal izango da doan. Ordu berean Lii ak Gnii du Senegal eta Doudou Sata ariko dira plazan. Larunbatean huts egiten dutenek igandeko programan gozatu ahal izango dute berriz musika eta dantza taldeen ikuskizunekin.