Sare sozialen erabilera ezagutzeko ekimena
Teknologia berriak eta sare sozialak indar handiz sartu dira herritarren etxe eta egunerokoan. Politikariek, ordea, zer nolako hartu-emana dute haiekin? Euren egunerokoan barneratu al dituzte? Galdera horien eta beste hainbat bitxikiren inguruan erantzuteko, Zurriola Maritima tabernan elkartuko dira bihar udal hautagaiak, 18:00etatik 20:00etara. FEIS-food ekimenaren baitako jarduera da eta edonork du parte hartzeko aukera.