Eskubide zibilen bulegoa zabaldu nahi du Aralarrek
Ainhoa Beola Aralarreko zerrendaburuaren hitzetan, eskubide zibilen bulegoa abian jartzea da Aralarren beste helburu nagusietako bat. Etorkinei, emakumeei eta gay, trans eta lesbianei aholkua eta informazioa eskaintzea izango litzateke bulegoaren egitekoa.