Nicolas de Miguel: «Lehenengo alkategai homosexuala naiz»
Homofobiaren aurkako nazioarteko eguna baliatuz, Union Progreso y Democracia alderdiko alkategaiak, Nicolas de Miguelek, argi eta garbi adierazi du: «Donostiako lehenengo alkategai homosexuala naiz». Era horretan, kargu publikoetan dauden homosexualei lotsak alde batera uzteko deia egin die, «eskubide zibilen aldeko keinua baita». Halere, «pogre ikurra» jartzeko, helburu propagandistikoarekin haizatzen duten horiek kritikatu ditu Nicolas de Miguelek.
UPyD, beraz, «benetan progresista» den alderdia dela nabarmendu du. Herritar librearen alde lan egiten duela zehaztu du.