Sagueseko 3x3 saskibaloi txapelketarako izena ematea zabalik dago
Kutxa 3×3 Saskibaloi Txapelketa maiatzaren 28an eta 29an jokatuko dute, Saguesen. Izena ematea zabalik dago: gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com. Junior, haur eta kadete mailetako izena ematea doakoa izango da. Jubenil eta senior mailetakoek, berriz, 25 euro ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak: 943-44 44 28.