Jaiei kutsu parte hartzaileagoa eman nahi die Bilduk
Bilduk hirian nagusi diren kultura irizpideak aldatu nahi ditu. Kulturgintzan parte hartzea sustatzea beharrezkoa dela uste dute; hala, herritarrek sortzen dutenari lehentasuna eman, gizarte eragileen esku-hartzea bermatzea edota euskal kulturgintzari buruzko jakintzaren arloa indartu eta egituratzea nahi dute.
Jaiek ere kutsu parte hartzaileagoa eta herrikoiagoa izan dezaketela uste dute. Era horretan, Udala eta jai batzordeen arteko hartu-emana zabaldu eta Donostiako jaien mapa osa daitekeela diote. Antolatzeko trabak kendu edo izaera herritarra onartzea nahi du Bilduk.