Julen Rodriguez, 'The Indio': "Aro berri bati ekingo diot atzerrian"
Bakarrik, bere gitarra eta ahotsarekin igoko da bihar eszenatokira. Abeslari donostiarrak zuzenean joko du Dokan Zestoako Grises taldearekin.
Julen Rodriguez (Donostia, 1989) edo ‘The Indio’. Interneten etxean sortutako kantak zabaltzen hasi zen, eta egun kontzertuz kontzertuz dabil musikaria. Indie folk etiketa jarri diete egile gaztearen melodiei.
Bihar, ostirala, ‘Broken Silence’ diskoko kantak joko ditu zuzenean Dokan. Ondoren, Zestoako Grises taldeak indie pop rock freskoa eta dantzagarria ekarriko du.
‘The Indio’ duzu ezizena. Zer dela eta? Ez da ezer berezia. Izen bat behar nuen abestiak sinatzeko. Nickname bat dela eta, batzuk ‘El Indio ‘deitzen zidaten; ingelesez abesten dudanez, aldatu eta ‘The Indio’ izena hartu nuen.
Nola hasi zinen musika munduan? 14 edo 15 urte nituenean gurasoek nire izena eman zuten gitarra ikastaro batean. Ondoren neure kabuz ikasten hasi nintzen… Eta gaur arte horrela jarraitu dut. Katarsi britainiar txiki baten ondoren nire abestiak plazaratzea erabaki nuen, jendaurrean jotzea. Bilboko areto batean eman nuen lehen kontzertua.
Sarean zabaldu zenuen zure lehen maketa, eta iaz Donostikluba jaialdian jotzea lortu zenuen. Bai, abesti batzuk grabatu nituen etxean. Lagunei, eta musika munduan lan dabilen jendeari grabaketak bidaltzen hasi nintzen; Interneteko plataforma guztietan jarri nuen maketa entzungai, eta kontzertuak emateko deiak jasotzen hasi nintzen. Iaz Donostikluba jaialdian jotzea garrantzitsua izan zen niretzat. Ikusle gisa, ekimena abian jarri zutenetik ez dut inoiz hutsik egin.
Zure musikaren aldarean omen dituzu Wilco, Micah P. Hinson edo The Wave Pictures. Gehien entzuten ditudan talde eta artistak dira, bai. Nahigabe, entzuten duzun musikaren zertzeladak hartzen dituzu, eta azkenean, abestiak sortzerakoan ohartzen zara erreferente bihurtu direla.
Urtarrilean ‘Broken Silence’ diskoa argitaratu zenuen, zure debuta.
Ingelesez abestutako bederatzi abesti bildu ditut bertan. Iaz bizitako sentimenduez hitz egiten dute; maitasunaz eta desamodioaz, gehienbat. Baina abesti are intimistagoak ere badira, sentitzen ditudan beldurren ingurukoak.
Lan berria doan eskuratu daiteke zure webgunean. Zein izan da zure helburua? Zure musika plazaratzeko modurik onena dela uste al duzu? Bihar, Dokan, lehen diskoko kantak joko dituzu. Abesti berriren bat entzungo al dute zaleek?
Hurrengo kontzertua, non? Azken momentuko ezustekorik izan ezean, gaurkoa, Euskadin, denboraldi honetan egingo dudan azken zuzenekoa izango da.