Fortunakoak Suedian egon dira
Behobia-Donostiako antolatzaileek Goteborgeko maratoi erdiko arduradunekin egoteko aukera izan dute.
Fortunako arduradunetako batzuk Goteborgeko maratoi erdian egon berri dira, Suedian. Zehazki, Iñigo Etxeberria, Fernando Ibarreta, Arantza Rojo eta Amalur Olasagasti izan dira bertan. Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzan ibiltzen dira eta beste herrialde batean halako ekitaldiak nola egiten dituzten ikustera joan dira.
70 estatutako 59.000 partaide bildu ziren Goteborgeko lasterketa handian. Izan ere, azken urteetan partaide gehien biltzen dituen munduko lasterketa da, Fortunakoen esanetan. Hala, Europako eredu bihurtu da.
Lasterketako antolakuntza ongi ezagutzeko, Fortunakoek bertako antolatzaileekin egoteko aukera izan dute. Era berean, lasterketaren inguruan ospatutako azokaren baitan, Donostiako turismo ordezkari lana egin dute.