Silvestre Igoa memoriala jokatuko dute Añorgan
Rezola futbol zelaian iaz egindako berrikuntzek geldiunea eragin zuten. Hala ere, aurten alebin mailako neska mutilei zuzenduriko Silvestre Igoa Memoriala jokatuko dute Añorgan, berriro ere. Maiatzaren 29an 9:30ean hasiko dira partidak eta 14:00ak inguruan bukatuko dira. Norgehiagokak futbol 8koak izango dira eta 18 minutuko iraupena izango dute. Partaideak: Amassorrain Ikastola, Axular Lizeoa, Orixe Ikastola, Santo Tomas Lizeoa, Ibai Ikastola, Larramendi Ikastetxea eta Azkoitiko Iraurgi. Guztira, 200 gaztetxo baino gehiago arituko dira futbolean.