Berriro alkate izateari uko egingo diola esan du Elorzak
Oraindik ere Donostiako Alkatea den Odon Elorzak prentsaurrekoa eman du gaur goizean. Bertan argitu duenez, berriro ere alkate izateari uko egiten dio. Bere hitzetan, igandean dagoeneko hartu zuen erabakia, behin emaitzetako porrota onartu zuenean. Hala ere, Udalean PSE-EEko bozeramailea izaten jarraitu nahi duela dio.
Bestetik, bere ustez, Bildu Donostia zuzentzeko ez duela gai ikusten adierazi du. Gainera, koalizio abertzalea kritikatu du, hauteskunde kanpainan botoak irabazteko “konpromiso orokorrak” egin zituelako, eta, ez, “ezkertiarrak”.