Musika Hamabostaldiko abonuak erosteko epea bukatu da, eta hurrengo ekitaldirako sarrera solteen salmenta bihar bertan hasiko da. Krisiak krisi, jaialdiak aurreko urteetan lortutako abonatuei eutsi dio. Bere abonatuen %100 mantendu duen jaialdi bakarra izan dela nabarmendu dute. Sarrera solteen salmenta 11:30ean hasiko da. Kutxaren ohiko zerbitzuetan, Musika Hamabostaldiaren webgunean (Quincenamusical.com), Viktoria Eugeniako leihatilan (11:30-14:00 eta 17:00-20:00) eta Kursaaleko leihatilan (11:30-14:00 eta 17:00-20:00). Kursaalen soilik bihar eta etzi izango dira eskuragarri. Abuztuaren 7an hasiko dira berriz ere lehiatilan saltzen.
Hogeita bost egunetan zehar hamaika proposamen ekarriko ditu Musika Hamabostaldiak. Abuztuaren 7a eta 31 bitartean hirurogeita hamar kontzertutik gora izango dira programan: Fran Liszt (1811-1886) piano jotzaile hungariarraren gainean antolatutako emanaldiak, Sevillako bizargina opera, Genevako Antzoki Handiko Balletaren Romeo eta Julieta…