Zapatak kultura direlako
San Martzial kalean dagoen Larra oinetako dendaren jabeek ikusgai jarri dute beraien antzinako zapaten bildumaren zati bat.
Kulturalki garrantzitsua delako». Ho
rrexegatik jarri du Larra zapata dendaren jabe Jorge Ponsek bere antzinako zapata bildumaren zati bat ikusgai. Azkarra izango da erakusketa, aste honetan jarri eta igandean bertan kenduko duelako San Martzial kaleko Larra dendaren erakusleihotik.
Donostia 2016ean Europako kultur hiriburua izateko lehia babesteko ekimena da erakusketa azkarra; baina, bildumak askoz denbora gehiago dauka. «Nire bizitza osoan gustuko izan dut mundu hau, eta zapatak biltzen aspaldian hasi nintzen».
Ponsi familiatik datorkio oinetakoen munduarekin lotura; bere aitak 1941. ireki zuen denda Hernani kalean. Giro horretan hazita, dendaren oraingo jabea ehunka zapata eta maketa biltzeari ekin zion. «Maketak lehiaketetarako prestatzen ziren pareak ziren. Horietako gehienak konplexuegiak dira ekoizpenera bidaltzeko». Ikusgai daudenetako batzuek, esaterako, urrezko eta zilarrezko hariekin eginak dira.
Bildumako aleak teknikoki arte lanak dira. Ikusgai dauden oinetako berezienen artean, 1880ko etxeko zapatila parea dago. Hainbat materialekin osatuak, hainbat modatakoak… baina, den-denak eskuz egindakoak. Izan ere, Ponsek sutsuki defendatzen baitu: «Artisautzari aukera bat eman behar zaio, horrelako gauzak eskuz egin behar dira. Gainera hau ere kultura bada».