Bilduko Juan Karlos Izagirreren kanpaina, besteak beste, informazioan eta gardentasunean oinarri izango duen gobernuan oinarritu zuen. (Argazkia: Mikel Goñi).
Oharra: Oihana Elduaienek Berria egunkarirako Juan Karlos Izagirreri egindako elkarrizketa.
Herritarrek politikan parte hartzea eta haien eskubideak errespetatzea du helburu Izagirrek, eta horretarako bideak jarriko ditu Bilduko Donostiako alkategaiak. Hiria ez dela geldituko dio, eta herritarrak mugituko direla.
Donostiako alkate izateko gogoa eta grina nabari zaio Juan Karlos Izagirreri. Medikua da, eta herri mugimenduko “saltsa ugaritan” ibilia. Bera buru den Bilduko zerrendak jaso du boto gehien Donostian, baina gehiengo osorik ez du lortu. Ekainaren 11n osatuko da udala, eta, aurretik, alderdiekin hitz egingo du. PPri eta PSE- EEri ere deituko die, haiek bildu nahiko duten duda izan arren. “Politika egiteko modua” aldatuko da datozen lau urteetan, alkate izatea lortzen badu behintzat.
Espero al zenuten Donostian aurreneko indarra izatea?
Guk sorpresa emango genuela espero genuen, eta inkestek ziotena baino gehiago aterako genuela ere bai. Sorpresa agian izan da Odon Elorzak izan duen porrota.
Elorzak baieztatu du ez dela alkate izango. Aro baten amaiera al da?
Igandeko emaitzek garbi utzi zu- ten aro baten amaiera dela: Odon Elorza eta bere taldearen politika- ren bukaera. Elorzarekin gerta- tzen dena da egunero aldatzen ari dela, eta, beraz, ez gara gehiegi fio zeresangoduenbihar.Bainafase baten bukaera da; herriak aldaketa eskatu du, eta Bilduk eramango du aldaketa aurrera.
Beraz, egoera oso irekia geratu den arren, alkate izatea espero duzu?
Bai. Boto gehien jaso duena Bildu da, eta gure ardura da orain proze- su bat irekitzea, gainontzekoekin hitz egiteko. Baina, hautestontziek garbi hitz egin dute, eta esan dute aldatu egin behar dela. Eduki dugun babesak beste interpretaziorik ez dauka.
Alderdiekin biltzeko asmoa duzuela esan duzu. Noiz deituko diezu?
Bihar [gaur, ostirala] egingo dira deiak, eta asteartean hasi eta ostegunera bitartean egingo ditugu lehenbiziko errondako bilerak.
Aukeretako bat da Batzar Nagusietan eta Donostiako Udalean Bildu gobernuan egotea, eta gainerako alderdiek oposizio gogorra egitea lau urteetan. Horren beldur zarete?
Guk ez diogu beldurrik ezeri. Hori beste aukera bat da, egia da. Baina Odon Elorzak berak ere gutxiengoan gobernatu zuen aurreko legegintzaldian. Puntualki akordioetara iritsi behar badugu, iritsiko gara. Ez dago beldurrik.
Joseba Egibarrek esan du Bilduk jasotako botoak prozesuaren aldekoak direla, baina ez gobernatzeko. Prestatuta al zaudete?
Gai garen? Izango ez gara bada! Asko aipatu da esperientziaren kontua. Onartzen dugu bulegoetan agintzen dutenen politika horietan ez daukagula esperientzia- rik. Baina, kaleko jendearekin gauzak eztabaidatu eta aurrera ateratzen beraiek guztiek baino esperientzia gehiago daukagu, eta horrek asko balio du. Teknikoki-eta jende asko daukagu atzean laguntzeko desiratzen. Egia da, botoak prozesuaren aldekoak ere izan dira. Baina badakigu Bildu- ren hautagaitzak bi zutabe ditue- la: bat da prozesua indartzea, eta bestea udal politikan edo batza- rretako politikan aldaketa egitea.
Zein aldaketa?
Batez ere herritarrak informatuta edukitzea, eta hiritarrek benetan sentitzea erabakietan parte hartzen ari direla. Benetako ezke- rreko politika bat. Pertsonak izan behar dira protagonista, pertso- nekegitenduteherria,etahaien eskubideak bermatuko dira. Agian ez zaio hainbeste garrantzi emango azpiegitura handiei, bai- na herritarrek esaten dutena errespetatu egingo da.
Hiria gelditu egingo dela diote batzuek. Donostia erabat aldatuta iku siko al dugu hemendik lau urtera?
Ez. Herri asko gobernatu izan dira EA edo EB agintean zirela, eta ez da ezer gertatu. Ez da bakarrik ez dela geldituko; herria orain hasi- ko da mugitzen. Urte askoan geldirik egon da mugitzeko zeukan gri- na hori. Bulegoetan erabakitzen ziren gauzak onak balira bezala saltzen ziren, herriari kontsultatu gabe. Guk garbi daukagu: infor- mazioa, kontsulta, eta aurrera ateratzen direnak, aurrera atera- tzen dira. Proiektu batzuk bir- planteatu egin beharko dira, krisi garaian gaudelako edo bere mo- mentuan ez zirelako kontsultatu.
Zeintzuk?
Adibidez, Auditz Akular denok dakiguerabatbideraezinadela, berak ere badaki. Metroa deitzen dionari Donostiako zentrotik pa- saraztea ere bideraezina da une honetan. Teknikoki oso zaila da, eta oso garestia. Bideragarrita- sun gutxi duten halako proiek- tuakaurreraateradirenean,en- tzuten egon gara ez dagoela dirurik proiektu sozialetarako. Gure- tzako proiektu sozialak eta per- tsonen eskubideak proiektu erraldoien aurretik daude. Lau es- kubide: etxebizitzarena, lan dui- narena, lanik gabe daudenek errenta minimoa aseguratzea, eta zerbitzu publiko eta sozialak kali- tatezkoak eta denontzat izatea.
Proiektu berriren bat aurrera eramateko asmorik ba al duzue?
Udalaren organigrama aldatzeko asmoa dugu, sinpleago egiteko eta errazago izateko herritarrekin harremana. Aldaketa estrukturalak egingo ditugu. Euskarari ere garrantzi handia ematen diogu, udala euskalduntzeaz gain —lana erabat euskaraz egiteko neurriak hartuko ditugu—, euskara elkarteekin elkarlanean arituko gara, Donostia euskalduntzeko. Orain 40 urte herri euskalduna zen, eta hori errekuperatu nahi dugu. Gauzak ondo eginez, belaunaldi bat nahikoa izangodela uste dugu euskalduntzeko.