Aquariuma, Reala... eta 2016
Aquariuma berriztatu zutenean, eta Realak ehun urte bete zituenean ONCEk kupoi bereziak saldu zituen. Donostia 2016ko hautagaitzarekin ere bat egin du. Guztira bost milioi kupoi jarriko ditu salgai asteburu honetako zozketarako. Pasealeku Berriko irudia eta hautagaitzaren logoa izango dute guztiek. Epaimahaiaren bisitaren bezperan aurkeztu dute kupoia, Hautagaitzaren lan taldeari babesa emateko.