Maider Lopezek Gure Artea sorkuntza saria eskuratu du
Saridunen lanaren ordaina izatea, eta euskal arte garaikideari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpena aitortzea da Gure Artea sarien helburua. Agustin Ibarrola eskulturgileak bere arte ibilbideagatik eskuratu du. Basauriko egilearekin batera, Maider Lopez artista donostiarra eta Santi Eraso Donostia 2016 Hautagaitzaren zuzendaria saritu dituzte. Lopezi azken urteotan egindako sorkuntza lana aitortu nahi izan diote; Erasori, berriz, ikusizko arteen arloan egindako ekarpenagatik. Eusko Jaurlaritzak sustatzen ditu Gure Artea sariak. Irabazle bakoitzak 25.000 euro jasoko ditu.