Elena Arzak, Veuve Clicquot sariarekin. (Argazkia: Olaia Gil Sanchez)
Elena Arzakek Pepe Rodriguez Reyesekin batera jasoko du 2010eko Espainiako Gastronomia saria. Espainiako Gastronomiaren Akademiak eta Mahai Onaren kofradiak atzo ezagutzera eman zituen aurtengo sarituak. Aintzatespenaren berri izatean, donostiarrak «harrituta, hunkituta eta pozik» zegoela aitortu zuen, eta eskerrak eman zizkien gurasoei beraren alde egindako apustuarengatik. Bitxiki, bere aita Juan Mari Arzak izan zen 1974an sari hau jasotzen lehena.
Bere ondotik, beste bi sukaldari donostiarrek; Pedro Subijanak, 1979an, eta Andoni Luis Adurizek, 2002an. Azken hau buru duen Mugaritz jatetxean zorionekoak dira aurten ere. Izan ere, bertako langile Jose Ramon Calvo izendatu baitute areto jefe onena.
Atzo ezagutarazitako sarien garaikurra diren plakak urriaren 15ean –Santa Teresa gastronomoen santuaren egunean– banatuko dituzte Madrilen.