Itxialdia egingo dute gazteen kriminalizazioaren aurka
Etorkizunean gazte independentisten kontrako sarekada gehiago gerta ez daitezela exijitzeko, itxialdia egingo dute ekainaren 6tik 10era Donostian, Gazte 1 + ez! plataformak deituta. Azken lau urteetan errepresioa eta espetxea gertutik ezagutu duten gazteek parte hartuko dute, eurek jasandako errepresioa beste gazte bakar bat gehiagok ere jasan ez dezan. Itxialdia bukatu eta hurrengo egunean, ekainaren 11ean, kontzertuak izango dira Usurbilen, bertan, Esne Beltza, Betagarri eta Kaotiko taldeek joko dute, besteak beste.