Orfeoia, Balentziaga Museoaren inaugurazioan
Ekainaren 7an Balentziaga Museoa irekiko dute Getarian. Inaugurazio ekitaldian parte hartuko du Donostiako Orfeoiak. Izan ere, Balentziagak abesbatzaren kideen uniformeak diseinatu zituen 1945ean; haren tailerrean lan egiten zuten abesbatzeko kideek hala eskatuta. 1968an beste bat diseinatu zuen, eta gaur arte iraun du haren diseinuak.