Olio erabilia jasotzeko makina jarri du Kutxak
San Markoko kamioak egiten duen bilketaz gain, Kutxako langileek olioa birziklatzeko beste aukera bat izango dute. Izan ere, Kutxak olio erabilia jasotzeko makina jarri baitu Igarako eraikinean, eta bertako langile bakoitzari poto bana emango dio etxeko olioa bildu dezan. Poto betea makinan uztean, honek hutsa eta garbia dagoen beste bat itzuliko die. Edukiontzia betetzean makina batek jaso, eta bildutako olioa bioerregaia ekoizteko erabiliko dute.