Anartz Zuazua, Carrero Blancoren hilketari buruzko telesailan
Ekainaren 5ean eta 10ean emango dute ETB2an; Aktore donostiarra ‘Goyen’ etakidea izango da
1973ko abendua, Madril. Francok 81 urte bete berri ditu. Carrero Blanco almirantea gobernu buru izendatu dute. Abenduaren 20an, auto ofizialean sartzen da bulegorantz. Claudio Coello kaletik pasatzerakoan ETAk autoa lehertarazi egingo du. Miguel Bardemek El asesinato de Carrero Blanco telesaila zuzendu du. Thriller politiko gisa egituratu du, eta atentatuaren inguruko xehetasun guztiak berritzen saiatu da. Bi zatitan emango dute ETB2an. Lehena, igandean, ekainaren 5ean; bigarrena hilaren 10ean, igandea ere. Unax Ugalde aktorea ‘Arriaga’ etakidearen larruan sartuko da; Anartz Zuazua donostiarra, ‘Goyen’ etakidea izango da.