Antzerkia, auzoz auzo eta plazaz plaza
22 konpainia, 24 ikuskizun eta 32 emanaldi. Udan antzerkia kalera aterako da. Halere, ekainaren 21eko solstizioa baino lehen ere auzoz auzo eta plazaz plaza ariko dira hainbat konpainia. Gehienek, gainera, euskarazko lanak plazaratuko dituzte.
Ostiralean Deabru Beltzak taldeak ‘The Wolves’ ikuskizuna aurkeztuko du Larratxo plazan (23:00); eta Hipo eta Tomax Antiguako frontoian ariko dira ‘Beldurraren etxea’ lanarekin (18:00). Martutenen, Etxarrienen, Txotxongiloen inguruko erakusketa zabalduko dute ekainaren 17an (17:00).
Ekainaren 18an, Hipo eta Tomax Amara Berrin izango dira, Kofradien plazan (18:00). ‘Dinbi Danba’ ikuskizuna eramango dute bertara.
Haur eta familientzako proposamenak izango dira nagusi: Zirkua, klown, magia, musika edota umorea zabalduko dute antzerki konpainiek. Trapu Zaharra, ordea, salbuespena izango da, helduentzako obra berria ekarriko baitu, ‘Vuelta&vuelta’. Gaskonia plazan eginfo dute lehen saioa ekainaren 17an (13:00). Egun berean, Poxpolo eta Konpainia ariko dira Herreran, San Luis plazan (18:00); eta Korri eta Xalto, Aieteko parkean (18:00).
Patxin eta Potxin pailazoak Intxaurrondoko Bernat Etxepare plazan eskainiko dute ‘Zirkoa ezagutuz’ lana, ekainaren 23an (19:00). Debote Enbote taldeak Argotu ikuskizuna egingo du Altzan, San Martzial plazan, ekainaren 30ean (18:00). Altzan ere izango dira Hipo eta Tomax, ekainaren 26an, Oleta plazan (18:00). Kale antzerkiaren egitaraua irailaren 18a arte luzatuko da.