Auzoa eta jaiak maite dituztelako
Larratxoko jai batzordeak auzoa bizirik dagoela erakutsi nahi du bihar hasiko diren festen egitarauarekin.
Auzotarrek ondo pasatzea eta Larratxo bizirik dagoela erakustea bilatzen du jai batzordeak bihar bertan hasiko diren jaietako egitarauarekin. Hain zuzen ere, larratxoarrek urteetan gustuko izan dituzten ekimenei hainbat berrikuntza gehitu dizkiete, lau eguneko ekimen sorta atondu dutela.
Auzoarekiko «maitasuna» badagoela dio Larratxoko jai batzordeko kide Joxerra Berasategik. Sentimentu hori sustatzeko eta, horrek bultzatuta hamaika ekimen antolatu dituzte adin eta gustu guztietarako. Nabarmenak dira lehen urtez egitarauan agertu diren ekimenak.
Auzotarren parte hartzea bilatu dute jai batzordeko kideek Poteo elegantea izeneko ekimenarekin. Antolatzaileak larratxoarrak gonbidatu dituzte etzi, ostiralean, 19:00etan dotore-dotore jantzita zerbait hartzera irten daitezen.
Gauza bera egin dute I. Paella lehiaketarekin; hau da, larratxoarrek kalean otordua prestatu, eta bizilagunekin bazkaria prestatzea. Larunbat eguerdian, arrozaren eta bere lagungarrien usainak Josu Artetxe plazaren ingurua beteko du, Juan Mari Arzak izango dela epaimahaiaren burua.
Berrikuntza da ere Larratxoko lehen Sagardo eguna. Beste hainbat auzo eta herritan ohikoa den sagardo dastatzea igande eguerdian egingo dute. Berau ere jaien gune nagusia izango den Josu Artetxe plazan, 12:00etatik aurrera. Badira, beraz, maitasuna erakusteko moduak Larratxoko jaietan; bai batzordeak bizilagunei eta baita hauek auzoari ere.
Egitaraua
Osteguna 9
- 18:00. Kriki eta Kroko pailazoak, Josu Artetxe plazan.
- 19:30. Jaien hasierako txupina eta banderaren jasotzea, Jatorrenak fanfarreak, buruhandiek eta erraldoiek lagunduta.
- 20:00. Areto futbol txapelketa, eskolako jolastokian.
- 20:30. Zezensuzkoa, Josu Artetxe plazan.
- 11:00. Erretiratuentzako toka, bote eta igel-toka txapelketa, eskolako jolastokian.
- 17:30. Txokolate jatea eta Txan Magoa, Josu Artetxe plazan.
- 18:30. Pala txapelketaren finala, Imanol Gomez pilotalekuan.
- 19:00. Poteo elegantea.
- 19:30. Erraldoi eta buruhandiak, Amara dultzaineroekin.
- 20:45. Sardina eta sahieski jatea, Josu Artetxe plazan.
- 23:00. Deabru Beltzak taldearen The Wolves argi, soinu, perkusio eta piroteknia ikuskizuna.
- 23:00. Hira, Korumba, Sindrome de Parker eta La Moska Gao taldeekin, eskolako jolastokian.
- 00:00. Danborrada.
- 00:00. 80ko hamarkadako festa, Txirrita plazan.
- 00:00. Camp berbena festa gunean.
- 11:00. Aitona-amonentzako hamaiketakoa, Bellavistan.
- 11:00. Haurrentzako jolas eta lantegiak, Txirrita frontoian.
- 12:00. Bote eta toka txapelketa herrikoia, Txirrita plazan.
- 12:00. I. Paella txapelketa, Josu Artetxe plazan, 13:30ean paella aurkeztu beharko da.
- 14:30. Herri paella jatea, elkarteek prestatutako paella erraldoia.
- 16:00. Areto futbol txapelketaren finala, eskolan.
- 16:00. Mus txapelketa, Lanbroa tabernan.
- 16:30. Haur danborrada.
- 17:00.Binakako futbolin txapelketa, Isoui tabernan.
- 18:00. Inauteri erakusketa, Josu Artetxe plazan.
- 18:00. Aiton-amonentzako dantzaldia, Bellavistan.
- 20:00. Erraldoi eta buruhandiak, Amara dultzaineroekin.
- 21:30. Koadrilen gazte-afaria, eskolako jolastokian.
- 23:00. Zezensuzkoa festa gunean.
- 00:00. Txutxin Ibañez eta bere mariatxiak, Josu Artetxe plazan.
- 00:30. Ras Miguelen emanaldia eta hip-hop jaialdia, eskolako jolastokian.
- 02:00. Diskoteka Mugikorra, Josu Artetxe plazan.
- 09:30. Diana, Josu Artetxe plazatik irten, eta auzoan barrena.
- 10:00. Xake partidak.
- 11:00. Haur sokamuturra, eskolako jolastokian.
- 12:00. Sagardo eguna, Josu Artetxe plazan.
- 14:00. Herri bazkaria, txahal errea.
- 16:30. I. Play Station txapelketa, eskolako jolastokian.
- 07:30. Erraldoi eta buruhandiak, Amara dultzaineroekin.
- 19:00. Raices Navarras taldea, Josu Artetxe plazan.
- 21:00. Festen amaiera.