Fortunako arraunlari beteranoak (Argazkia: Fortuna)
Fortuna Kirol Elkarteak 100 urte bete ditu aurten. Ospakizunen harira, Arraunlari Beteranoen Elkartearen barruan, estropada bat antolatuko dute klubeko arraun saileko kide zaharrenek. Hala, Fortunako arraunlari beterakoek estropada egingo dute Donostian, ekainaren 11ean, 11:30ean. Kontxako badian izango da lehia eta Fortuna izango da lehen aldiz halako estropada batean parte hartzen duen Gipuzkoako ontzia. Beste zazpi ontzi lehiatuko dira, tartean, Bizkaia, Kantabria eta Ipar Euskal Herrikoak.