Philippe Montanier Donostian dago
Gaur goizean iritsi da Philippe Montanier Donostiara. Realaren Anoetako bulegoetatik igaro ostean, eguerdian, prentsa aurrean agertu da. Datozen bi denboraldietan Realeko lehen taldeko entrenatzailea izango denak ez du adierazpenik egin. Hori bai, irribarretsu agertu da kameren aurrean. Berarekin batera agertu da Michel Troin; entrenatzaileari bere lanean lagunduko dio. Bihar egingo du Realak entrenatzaile berriaren aurkezpena, 18:00etan.