Zurriolan bainua hartzen ari zen gazte baten bila ari dira
Gaur goizetik Zurriolan desagertu den gizonezko gazte baten bila ari dira. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Informazioaren arabera, 06:45ean bost lagun itsasoan sartu dira, eta horietako batek ezin izan du irten. Desagerketaren berri izan dutenetik, Itsas Salbamentuko ontzi bat eta Ertzaintzako eta Gurutze Gorriko kideak ari dira bila. Bost lagunak poloniarrak dira, eta 20 urte inguru dituzte.


