Udaletxe aurrean egindako elkarretaratzea (Argazkia; Estitxu Zabala)
Donostiako herritar talde batek elkarretaratzea egin zuen udaletxe aurrean, atzo arratsaldean. “Urteetan Donostiako herri mugimendu, eragile politiko zein eragile sozialetatik gure hiria eraikitzearen aldeko lana egin dugu arlo eta esparru ezberdinetan; kulturgintza, sindikalgintza, auzo elkarte, euskalgintza, gazte mugimendu, jai batzorde…”, zioen prentsara zabaldutako oharrak. Finean, “Donostiarrok aldaketaren aldeko bozka eman dugu”, diote, eta “aldaketaren alde” apustu egiten dutela azpimarratzen dute. Beraien ustez, bukatu dira instituzioak kudeatzeko “formula ez parte hartzaileak, presidentzialistak eta opakoak”. Hala, aurrerantzean ere Udalarekin elkarlanean aritzeko prestutasun osoa azaldu nahi izan dute. “Ekin diezaiogun hortaz, Donostia hobeago baten aldeko lanari elkarlanean!”.