Euskarazko umoreak berpiztuko ditu Antiguako jaiak
Antzerkia eta euskal dantzak izango dira festetako bigarren txanparen ardatz nagusiak
Egunbeteko atsedenaldiaren ondoren, bueltan izango da gaur bertan Antiguako jaietako egitaraua, bi antzerki emanaldirekin. San Juanen omenezko jaiek hamaika ekitaldi gehiago utziko dituzte auzoan.
Antiguako jai batzordeak gaur ekingo dio egitarauaren bigarren parteari Dokan taularatuko den Aldraka antzezlan laburraren aurkezpenarekin eta ondoren euskarazko bakarrizketa saioarekin. Izan ere, iazko esperientziaren ondoren antzerkia festetako ospakizunen ardatza bilakatu dute aurten, I. Euskarazko Antzerki jardunaldiak txertatu dituztela programan.
Jaiek beste hamaika osagai izango dituzte San Juan egunean bukatu baino lehen. Aipagarriak dira igandeko Dantzari Txiki Eguna eta patroiaren eguneko suaren ondoko erromeria. Bertan, Bagera elkarteak sanjoanetako lore sortak banatuko ditu.
Egitaraua:
Asteartea 14
20:00. I. Euskarazko Antzerki jardunaldien barruan, Aldraka antzezlan laburra, Dokan.
20:15. Euskarazko bakarrizketak Barry, Txiki zein Garbine antzezleekin eta Matxin margolariarekin.
Asteazkena 15
20:00. I. Euskarazko Antzerki jardunaldien barruan, Anek eta Erikak Azpeitiarrak pieza laburra antzeztuko dute, Dokan.
20:30. Azken euskalduna lana Iparraldeko Taldearen eskutik, Dokan.
Osteguna 16
18:00. Haurrentzako Gorriti showa, Gaskonia plazan.
18:00. Ander Lipus aktoreak, Andoni Egaña bertsolariak eta Unai Elizasu bertso jartzaileak Erregea eta bufoia taularatuko dute, Dokan.
Ekainak 17, ostirala
17:30. Zuriz eta gerriko gorriarekin jantzita doazen haurrentzat merendola, Gaskonia plazan.
18:00. San Fermin Txikito entzierroa, haurrentzat, Gaskonia plazan.
19:00. XXI. Antiguotarrak elkartearen Pala Txapelketaren finalak.
21:00. SMDK kontzertua, El Hijo eta Mal de Muchos taldeen eskutik, Lugaritz kultur etxean.
Ekainak 18, larunbata
09:00-21:00. III. Futbito Txapelketa, Antiguako frontoian.
11:00. Haur jolasak, Gaskonia plazan.
11:00-14:00. Eskalada saioa haurrentzat, Ondarretako horman.
13:00. Trapu Zaharra antzerki taldearen Vuelta & Vuelta kale emanaldia, Gaskonia plazan.
17:00. Haurrentzako merendola, jose Maria Sert plazan.
17:30. Patata Tropikala taldeak Amona Joxefinaren istorioak antzeztuko du Jose Maria Sert plazan.
18:30. Haurtxokoa jaietan, Malabare tailerra eta ikuskizuna Jose Maria Sert plazan.
Ekainak 19, igandea: Dantzari txiki eguna
Egun osoan. Sardin jatea eta txosna, Gorgatxo plazan.
10:00. Diana, auzoko txistulari eta dultzaineroekin.
10:30. Antiguotarrak, Arkaitz eta Arin Arin dantza taldeen desfilea, Txiran, Izurun eta Antiguotarrak elkarteetatik hasiko dute ibilbidea.
12:30. Dantza taldeen ikuskizuna, frontoian.
17:00. Erromeria frontoian, Arrabots taldearen eskutik. Larrain dantza ere egingo dute.
Ekainak 22, asteazkena
20:00. Aldatzen Laguntzen taldeak Ispilua lana estreinatuko du Lugaritz kultur etxean.
Ekainak 23, osteguna
17:00. Umeak asto gainean ibiltzeko aukera, kiroldegian.
19:30. Buruhandiak, San Juan koruak eta trikitilariak antiguan barrena.
22:00. San Juan sua, Gaskonia plazan.
22:00. Erromeria, Gaskonia plazan.