Easok eta Alde Zaharrak hitzarmena sinatu dute
Easo Saskibaloi Taldeak eta Alde Zaharra kirol elkarteak akordio bat sinatu berri dute. Helburua, bi klubetako emakumezkoen saskibaloi taldeak bultzatzea da. Alde Zaharra aspaldiko kluba da eta esperientziadun senior jokalariak ditu. Beraz, jokalari gazteen laguntza ezinhobeto etorriko zaio. Easok, berriz, jokalari gazteei, junior mailan daudenetik seniorrekin jokatzeko aukera emango die. Bi klubentzako hitzarmen onuragarria izatea espero dute.
